Hiru ziren; bi gizonezko eta emakumezko bat. Orain ere hiru dira; baina kasu honetan bi dira emakumeak eta bakarra gizona.
Pista gehiago?
Euskeraz egiten dituzte beti haien emanaldiak, abesti oso famatuak dituzte ia ume gehienentzat ezagunak...
Oraindik ez?
Bitxikeria bezala, duela gutxi, pilo bat hitz egin da haiei buruz dispertsioaren aurkako bideo bat eskegi zutelako.
Suposatzen dut orain asmatuko zenutela baina badaezpada esaten badizuet:
Katxiporreta, Kutxi kutxi marilutxi edo marrubizko muxuak ???
Hori da! Takolo, Pirritx eta Porrotx dira.
Hiru pailazo hauek duela hogei bat urtetik ona jaiotako euskaldun guztiontzat ezagunak dira eta oraindik ere umeek abesti horiek jorratzen jarraitzen dute. Dena den, hirukote honek aldaketa handiak pairatu ditu orain Takolo egon beharrean Marimotots dagoelako. Beraz, orain, Pirritx, Porrotx eta Marimotots dira.
Azkenik, aipatu behar da hauen abestiak oso aproposak direla besteak beste:
Epo ita ita ye
Pingui
Sorgina Pirulina
Riki-riki
Joxepa behia
Jon Braun
Saturnino
Maite zaitut
OHHHHHHHHHHHHHH! Takolo, Pirritx eta Porrotx!!! BRUTALAK! jajajajajja
ResponderEliminarEskerrik asko horrelako bideoak gugaz konpartitzeagatik!
Jarraitu horrela Ane!